Mahditar Sudan
Mahditar Sudan الدولة المهدية Al-Dawla al-Mahdiyah | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1885 – 1899 | |||||||
Monarkia | |||||||
| |||||||
Mahditar Sudanen gehienezko mugak | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Omdurman | ||||||
Biztanleria | 7.000.000 | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Riyal maqbul | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera, eta Sudango beste hizkuntza batzuk | ||||||
Erlijioa | Mahdi Islama | ||||||
Historia | |||||||
Mahditar matxinada | 1881-1885 | ||||||
Khartumen erorrera | 1885ko urtarrilaren 26a | ||||||
Sudango Konbentzioa | 1899ko urtarrilaren 18a | ||||||
Umm Diwaykarateko bataila | 1899ko azaroaren 24a | ||||||
|
Mahditar Sudan Sudanen 1885 eta 1899 bitartean iraun zuen onarpenik gabeko estatua izan zen.
1869an Suezko kanalaren irekierak Britainia Handiaren merkatuak India eta Ekialde Urruna maizago ukitzea ekarri zuen. Ubide hau babesteko Britainiak paper garrantzitsua jokatu zuen Egiptoko barne-arazoetan. 1873an Britainiar gobernuak Egiptoko ekonomiaz arduratzeko batzorde bat eratu zuen frantziarrekin. Komisio honek Isma'il Pasha kedivearen dimisioa lortu eta bere ordez politikoki maneiagarriagoa zen Tawfiq Pasha jarri zuen.
1877an Isma'ilen etorrerarekin batera Charles George Gordonek Sudango Gobernadore Orokorraren postua utzi zuen, 1880an. Bere ondorengoak ez zuen Kairoko berririk jasotzen eta, beraz, ez zuen lortu Gordonek garatzen zituen politikei jarraikortasuna ematen. Esklaboen salerosketak handitu ziren, baina ez esklabo-merkatariek nahi zuten erritmoan. Sudango armadak ez zuen dirurik jasotzen eta soldaduek hiriak sakeatzen hasi ziren. Zerga-biltzaileek euren kasa handitu zituzten tasa hauek.
Egoera korapilotsu honetan, Muhammad Ahmad ibn as Sayyid Abd Allah, fakir edo gizon santu batek, bere magnetismo pertsonala zein erlijio gaiak nahasten zituenak, Turkiarrak kanporatu eta Islamaren jatorrira itzultzeko diskurtsoak egin zituen. Barkuak egiten zituen gizon baten semea, Muhammad Ahmad, bere dizipulu bilakatu zen. Jendeak gizon santutzat zuen, Mahdi gisa.
Mahdi honek jihad edo gerra-santua deitu zuen eta Khartumen erlijio fanatikotzat hartu zuten. Horrela Mahditar Gerra izenekoa hasi zen. Hala ere berehala bere aldarri erlijiosoak zerga-biltzaileen aurka biratu ziren. Atxilotua izateko beldurrez Kordofanera joan zen eta bertan jarraitzaile ugari lortu zituen, batez ere Baqqaran. Eskualde horretan errefuxiatua zegoela lider erlijioso ezberdinei idatzi zien eta Egiptoren aldekoa zen Khatmiyyah ezik beste guztiena lortu zuen. Ansar armadaren laguntza ere jaso zuen.
1882an Ansar armadak arku, gezi eta ezpatekin 7.000 britainiarrek agindutako egiptoarren armada garaitu zuen, Al Ubayyidetik gertu eta euren su-armak kendu zizkieten. Mahdiak bere garaipenaren ondoren Al Ubayyid setiatu zuen, eta gosearen gosez lau hilabete geroago entregatu ziren. Ansarrak, 30.000 gizonekin, 8.000 gizoneko taldea garaitu zuten Sheikanen. Mahdiak orduan Darfur konkistatu zuen eta Rudolf Carl von Slatin gatibu hartu zuten, kedivearen menpe zegoen austriar bat. Gizon hau geroago Egiptok jarri zuen Darfur Probintziaren gobernatzaile.
Ansarren gain Hadendowak altxatu ziren ekialdean eta Egiptorekin komunikazioak eten zituzten. Honek Khartum, Kassala, Sennar eta Sawakinera janaria eta armak iristea moztu zuen. Britainia Handiak ezin zuen aurre egin ekonomikoki eta, beraz, egiptoarrei Sudanen errendizioa aurkeztea eskatu zieten.
Khartumera iritsi ondoren 1884ko otsailean Gordonek argi ikusi zuen ezin zuela errejimendua mantendu. Horren ondorioz Egiptorik indar gehiago eskatu zizkion Khartum babesteko. Gordonek ere eskatu zuen Zubayr, antzina zuen etsai bat, baina oso militar ona zena, agintari berria izatea, horrela Mahdi baten ordez Sudanen agintari militar bat egon zitekeen. Londresi ez zitzaion plana ona iruditu. Egoera txarrago bilakatu zenez Gordonek argudiatu zuen Sudan beharrezkoa zela Egiptoren segurtasunerako eta Ansarrek irabaziko balute altxamenduak egongo zirela nonahi.
Mahditar erregimenak Islamiar legedia inposatu zuen. Sudango agintari berriek baimendu zuten hainbat libururen erretzea. Mahdiyah gobernua bilakatu zen Sudango lehenengo gobernu nazionalista. Mahdiak ez zuen uste gobernu erlijiosoa zenik, baizik eta mundu guztiak bete beharreko zerbait. Mahdiak Islamaren bost zutabeak aldatu zituen. Deklarazio berria ere sartu zuen shahadan "Muhammad Ahmad Jainkoaren Mahdia da, eta Bere Profetaren ordezkaria". Pobreei eman beharreko dirua, zakat, zergen ordez aldatu zen. Bere esanetan Jainkoaren esandako bisioak ziren hauek.
Kopto eta kristauek jazarpen bortitza jasan zuten.
Sei hilabete beranduago Mahdia tifusak jota hil zen. Gobernu berria osatzeko ardura bere ordezkarien esku erori zen. Hiru kalifa zituen bere agindupean eta euren arteko etsaitasunak 1891 arte jarraitu zuen, Abdallahi ibn Muhammadek Baqqarako arabiarren eskuetan lider bakarra izatea lortu zuenean.
1892an Herbert Kitchener egiptoar armadako komandante bilakatu zen eta Sudango birkonkista abiatzeko lanak hasi zituen. Britainiarrek uste zuten Sudan okupatzea beharrezkoa zela, batez ere nazioarteko gertakariei erantzunez. 1890ko hamarkadaren inguruan, Britainiar, frantziar eta belgikar lurren aldarriek Niloko iturburuen inguruan zeuden talkan. Britainiarrek uste zuten beste botere kolonialek Sudango ezegonkortasuna erabiliko zutela berau eskuratu eta anexionatzeko. Horretaz gain Nilo ibaia ondo kontrolatu nahi zuten buruan zuen Asuango urtegiaren urak ziurtatzeko.
1895an britainiarrek baimena eman zioten Kitchenerri Sudan konkistatzeko kanpaina hasteko. Britainiak gizonak eta armak eman zituen, Egiptok espedizioa finantziatu zuen bitartean. Anglo-Egiptoar Niloko Espedizio Indarrak 25.800 gizon zituen, horietako 8.600 britainiarrak. Beste guztiak Egiptoren tropak ziren, horietako batzuk Hego Sudanen bildutako batailoiak. Ibaiko flotilla batek indarrak lagundu zituen, baita artilleria lana egin ere. Britainiarren tropak Wadi Halfan ezarri ziren eta Sawakin inguruko perimetroa ondo zaindu zuten. 1896ko martxoan kanpaina hasi zen. Irailean Kitchenerrek Dunqulah hartu zuen. Britainiarrek trena eraiki zuten Wadi Halfatik Abu Hamaderaino. Hainbat hiri hartu ondoren Omdurmanera iritsi ziren.
1898ko irailaren 2an Kalifak 52.000 gizoneko armada lortu zuen anglo-egiptoarrei aurre egiteko, baina Omdurmaneko lautadan hil zituzten. 5 ordutan 11.000 mahditar hil ziren, anglo-egiptoarrek 48 hildako izan zituzten bitartean.
Kalifa Kordofanen hil zen 1899ko azaroan. Hainbat eremu ondoren erori ziren. Denbora guzti honetan populazioa erdira jaitsi zen, gose, gaixotasun edo gerren ondorioz.